
Zalantza barik arkitektura da ingurunearekin lotuta zuzenena duen artea, txorakeria da teilatu laua eta pezozko etxea egitea Austrian edo harlandutako jauregi bat Japonian. Hala eta guztiz ere lantzen ari garen gure nortasunaren araketa honetan ez zen kontuan hartua izan oso berandu arte, XIX. mendaren amaiera eta XX. mendearen hasiera arte. Ez eraikuntzak ez barruko altzariak. Industrializazio eta batez ere I M.G. ostean hirietan langileentzat solairuz-soliaru salduko ziren oso antzeko etxeak eraikitzeak bultzatu zituen hainbat arkitekto “gure betiko etxeak” aztertzea eta batzuetan antzeko eraikuntza berriak diseinatzera.
Eta horrela sortu ziren “neo” aurrezkiez ezagutzen ditugun estiloak: neogotikoa (Alemania), neobarrokoa (Frantzia), neomudejar (Espainia) eta abar. Moda hau altzairuetara ere hedatu zen.
Eraikuntza berri hauen sustatzaileak arkitekto bat ordaintzeko hainbeste diru zutenak izan ziren, burgesak eta estatua. Horrela espainiar estatuan posta eta telegrafo egoitzak inguruko betiko etxeetan oinarritu behar ziren, baita ere tren geltokiak.
Adibide argia dugu Azpeitian non geltokiak Enparan dorretxea omendu nahi duen.
Gehienetan (ia beti) eraikuntza hauek soilik kanpotik zuten garai batekoen itxura, aipatu den bezala enkargatzaileak burgesak eta estatua ziren eta etxeak barrutik funtzionalak (PTTak) edo/eta erasoak izan behar zuten eta betiko altzariak ez ziren beti oso erosoak beraz nortasun adierazpena apainduretara mugatu zen: Euskal Herrian lauburuak eta eguzki loreak, Alemanian artzak eta arranoak, Frantzian hanka mehe torneatutako mahai eta aulkiak….
Euskal Herriari dagokionez gure altzaririk bereziena, xixilua (aulkia, mahia eta oilategia dena batera) baztertu eta oraindik mantentzen den kutxafilia sortu zen.





No hay comentarios:
Publicar un comentario