lunes, 8 de diciembre de 2025

Erroma, maite haunat. Erroma, ez haunat maite


 

Zalantzarik gabe Erroma izan zen historiako inperio garrantzitsuenetako bat, denboran gehiena iraun duena eta hedadura jarraiari dagokionez 9. Europarrentzat harrokeri puntu bat izaten zen erromatar hondakinak edukitzea… juxtu XIX. hasiera arte. Bat-batean nazionalismoaren jarrera izan zen :”Mundu guztia menderatu zuten baino guk irmoki eta ausardiaz aurre ekin genien. Garaitu gintuzten baino kostata” eta moda berria izango da Erromari buruko-mina sortu zieten heroiak topatzea: Boudica erregina (taldeko emakume bakarra), Vercingetorix, Herman, Viriato, Corocotta…

Guk, euskaldunak, ere izan genuen gure aitzindaria, Lartaun. Hona hemen bere historia 1824 Juan Ignacio Iztuetak bere  Guipuzcoaco provinciaren condaira edo historia liburuan kontatzen duen bezala.

 

 

Erromatarren etorrera; eta oekin Gipuzkoatarrak

egin izan zituztena jazarra andien azaldurea

 

Zelta, Fenizio, eta Kartagoen ondoren etorri ziran Erromatarrak Españara, aurrekoen azgarriak, eta are gosetiagoak, Jesu Kristoren jaiotza baino ogei ta sei urtez lenago, eta Tubalen etorreratik bi milla, eun ta irurogeigarren urtean, Octaviano Augusto agintari zutela. (…).

(…)

(…)

Agintari ots andiko onek bere etorreran egin zeban aurrenengo lanbidea izan zan, Gipuzkoako Probinzia itsasoz ta leorrez inguru guztitik, martizti samalda andiakin esiturik ifintea. Bereala eraso zion aldeguztietatik su ta gar, Leoi amorratuaren gisa barautsa ta pitsa zeriola, guztia beingoan kiskaldu bear bazeban bezalako ausardiarekin; bañan Gipuzkoatar ernai bulardetsu leialak, ustez ustekabeko lanze estu artan arkitu ziranean, irten ziran beren betiko gordeleku mendi goitituetara; zeintzubetatik egiten ziozkaten Augustoren martizti andiari kalte izugarriak, beraren indar ezopeaz ixekaturik. Etorberri artan jarraitzen zien mendi-mutilai portizki, asmatu al zitzakean sorteari guztiakin egin al guztian bero bero; bañan geroenerako arras ozturik, beraren soldadu guztiak jarri ziran, bide andiaz kanpora oinkada bat bakarra ere eman nai etzutela.

(…)

(…)

(…)

 


 

Egun aetan Zesar Augusto arkitzen zan estutasun andian, bere ondra baliosoaren edergarritzat zer sortu etzekiela; bañan geroenean ere, gizon jakintiak bezala, asmatu zeban bere aomen andia irozotzeko bide zuzen egoki ezin obeagokoa. Mendietan zebiltzan Gipuzkoatarrai gaztigatu zion Octabianok, ezik, guda luze kaltarkitsu hura batalla ondradu baten bidez beingoan bukatua izan zedin, jatxi zitezela ordeka zabal batera, bata bestearen indarrak gizon prestu gisa frogatzera, eta garaitpentsu irteten zanaren borondatera erabakiko zirala egiteko ari zegozkion baimendeak. Gipuzkoatarrak erantzun zioten mandatu gozo oni pozkida betean, baietz; buruz buru irtengo zirala Errezilko zelaiera, berak autatzen zeban egunaren edozeiñ ordutan.

Esan ta egin, Augustok esleitu zeban une bererako, mendi-mutilak an ziran prest Errezilko zelaiean, beren lizarrezko dardai andien erpiñetan burni zorrotzak zituztela, zeintzuk ziraden denpora artan gudarako armak. Batalla balioso au emateko ziran izendatuak, irureun Erromatar indartsuenen kontra, irureun Gipuzkoatar Jazarrari ekiteko aurrean mendi-mutilak egin zuten lendabiziko lana izan zan, beren eskuiko oñetako abarkak erantzirik jartea, lurrari portitzkiago irmaturik, beren indarraz obeto baliatu zitezen.

Modu onetan prestaturik nor bere tokietan jartean, Agintarien otsera eraso zioten alde bietakoak alkarri gogorkiro eginal guztian; eta bostgarren ordulaurenerako, arras txeatu, abarrakitu, eta azpiratuak izan ziran Erromatar aiñ ots andikoak, Gipuzkoako mendi-mutilak gelditzen ziralarik kanpoaren jabe ta garailari ondra andiarekin.

Arri ta zur egiñik gelditu zan Augusto, lenago mundu osoa ikaratu izan zuten soldadurik oberenetakoak ikusi zituenean aiñ aixa ta fite porrokaturik menperatuak, bera buru ta nagusi zutela, mendi-mutil ez jakin iñora ere irten bageko batzubetatik. Uste bageko gertakari onen bidez arkitzen zalarik Octaviano ezin andiagoko atsekabe samiñarekin

garrazturik, Erromako Senaduari gaztigatu zion, nola Errezilko ordeka zelaiean irureun mendi-mutil Gipuzkoatarrak menperatu zituzten beraren Martizti andian arkitzen ziraden irureun soldadu indartsuenak. Bañan mandatu iraiñgarri au Senaduak etzeban ontzat artu izan.

Erromako Batzar andientsu ark erantzun zion Augustori, ezen, etzala arritzeko gauza, eta are gitxiago ikaratzekoa, Gipuzkoatarrak beren Errian batalla irabaztea; bada Erromatarrak ere beren lurrean, orobat egingo ziezatela Gipuzkoatarrai: eta baldin joan nai bazuten eun Gipuzkoatarrek Erromara, beste eun Senaduak ifiniko zituenen kontra peleatzera bertako Batzartar andientsuen aurkezean, promestutzen ziola Senaduak bert bertatik Gipuzkoako Probinziari itz onorezkoaren baitan, ezik, baldin gertatzen bazan Erromatarrak garailari irtetea, Gipuzkoa izan zedilla Erromako Agindearen menpean, mundu osoko beste Probinziak bezalaixen; eta suertez ere Gipuzkoatarrak irabazten bazuten baza, izango zirala berak, Erromako Agintaritza andiarekin adiskidetasunean anaiaturik betiko laztanduak; eta gozatuko ere zituztela lenago bezalaixen, anziña anziñako eta are lendabiziko etorkitik legez ta bidez zituzten beren oitza ta oitura onetsiak eskubide guztiakin.

Senaduaren promes ta eskeñi ondradu au Augustok Gipuzkoatarrak adierazo izan zienean, Probinzia onetako biztanleak zar ta gazte, txiki ta andi guztiak pozkidatu ziran, esan al guztien gañeko atsegintasunean; zergaitik beren baitan arkitzen ziran irme, Errezilko zelaiean bezin aixa menperatuko zituztela Erromatarrak euren Errian ere.

Bereala, Oiarzungo Lartaungo semea Buruzari zutela prestatu ziran eun Gipuzkoatar bata bestearen leian, batalla ematera Erromara joateko, eta beste lagun askorekin batean Cesar Augusto berekin zutela, ekin zitzaiozkan gogoz beren bide luzeari, Senaduari izkribaturik, nola ta zertara zijoatzen.

(…)

Egun batzubetako atsedena Gipuzkoatarrak emandakoan, Senaduak izendatu zituen batallarako eguna ta tokia; baita esleitu ere eun soldadu, Erromako martizti andien artean arkitzen ziran indartsuenak. (…). Ugarte onetara ezin joan zitekean besterik, ezpada, alkarren kontra peleatu bear zuten berreun gudariak. Gabarra batean joan ziran aurrena Senaduak autatutako eun Erromatarrak, eta bereala bestean eun Gipuzkoatarrak. Oek leorrera irtetean lendabizi egin zuten lana izan zan, berak igaro ziran gabarra zulaturik, uraren ondarrera botatzea. Erromatarrak ikusirik eginbide arrigarri au, galdetu ziezaten Gipuzkoatarrai, ea zeren bidez edo zeri zegokala urari eraso zioten gabarra? Erantzun zuten, ezik, etzutela aren bearrik geiago; an arkitzen zala Erromatarrena osorik, zeñaren jabe egingo ziran laster, eta bera askoko zutela, ostera Erromara biurtzeko. Ausardia onezaz ikaratu ziran begira zeuden guztiak, eta ez gitxiena, beren kontra peleatu bear zutenak.

 

Alde bietako gudariak beren dardai andi burni zorrotzdunakin alkargana begira aurkez aurke jarri ziradenean, batallari ekiteko keñua Senaduak egitearekin batean, Gipuzkoatarrak eman zuten lenengo kolpean bota zituzten lurrera laurogei Erromatar, zutik ezin jarri zitezkean moduan arras eroriak beti betiko; eta beste ogeiak ere gelditu ziran erituak zauri andiakin. Gipuzkoatarretatik etzan erori ogei baizik, eta laurogeiak irten ziran garaipentsu, kanpo gogoangarriaren jabe egiñik, batalla aiñ ospatsua aixa ta fite irabazitako ondra andiarekin.

(…)

Erromako Senadu andientsua arriturik gelditu zan, Gipuzkoako mendi-mutilen ausardia ta azkartasun parebagekoa ikustean. (…)

 

Eskeñi ondradu onen bidez Gipuzkoatarrak limurtu ziran Erromako andizkien alaba maitatiakin ezkondurik, batalla irabazi izan zuten toki Transtiberikoan bizi izaten gelditzera. Oen izengaiñ ezagutuenak ziran Lartaun, Ursina edo Urbina, Muru, Ursuan etc. Guztiak Euskarazkoak, iñork ezin uka dezakean bezala, eta gaurko egunean ere Erroman, etxerik aurrenengotzat ezagutzen diradenak.

 

1 comentario:

  1. Muy interesante. Nunca había pensado que todos los pueblos reivindican héroes en la resistencia a los romanos. Asterix es el epítome...

    ResponderEliminar

Historiarrea eta osaba Sem

Hirugarren sarreran aipatu genuen XIX. mendea dela gure sustraien azterketaren mendea. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean arkeologia...