Aurreko sarreran aipatu bezala nazionalismoak beharrezkoak dituzte heroiak, benetakoak ala asmatuak. Hona hemen hauetako bat: Aitor, euskal aita-oro(korra).
Agosti Xaho zuberotar, protoabertzale eta agnostikoak asmatu eta 1845 urtean argitaratu zuen.
Aitorri deitu izan zaio euskal Tubal, euskal Noe eta askoz ere gutxiago euskal Jakob. Tubal zeren historia Biblian oinarritzen garaian uste zen bera izan zela Espainiara iritsi zen lehena eta bere ondorengoekin populatu zuela; Noe uholdetik salbatu zelako eta Jakob bere semeak izan zirelako euskal tribuen buru eta sortzaileak.
Historia erraza da, Aitor eta bere emaztea Armenian bizi ziren “uholde handia” hasi zenean. Ararat mendian gora egin zuten eta goi-goiko leize batean babesa topatu arte (Lara, liburuan historia kontatzen duen koblakariak noizbait ere ontzi batez hitz egiten du). Ura bakandu zenean erabaki zuten alde egitea eta bidean jarraitu zuten bere jaioterria gogoratzen zien mendiak topatu arte. Mendi hauek Pirinioak dira. Aitor zazpi semeen aita izango da eta lur berria beraien artean banatuko du euskal zazpi probintziak sortuz.
Esan bezala Xaho ez zen elizaren laguna hortaz bere kondaira honetan Aitor eta bere emaztea dira bere burua salbatzen dutenak inolako Jainkoren laguntza barik.


No hay comentarios:
Publicar un comentario