Aurreko batean emakume gaiztoez hitz egin genuen, edo behintzat grekoentzat gaiztakeriaren ikur diren emakumeak baino haiek ere izan zituzten emakume zintzoen ereduak bere neskatoak hezitzeko: Alzestis (senarraren ordez hiltzea onartu zuena) eta Penelope.
Azken honetaz jardungo dugu oraingoan.
Gogora dezagun bere historia. Penelope Ulisesen emaztea zen eta haurdun zegoen hau Troiara joan zenean. Ulises “trikimailuetan joria” deitzen du Homerok baino 10 urte behar izan zituen zaldiarena burutik pasatzeko. Troia suntsitu ondoren itsasoratu zen baino geratutako lehen uhartean Polifemo itsutu zuen eta aitak, Poseidon jainkoak, ez etxaratzearekin madarikatu zuen. Bidean Kalipso ninfaren irlara iritsi eta harekin 7 urte igaro zituen, geroago Zirtze sorginarekin beste urte bete pasa zituen eta bi itsasoan bueltaka, 10 urte gehi 10 urte gerran, guztira Ulisesek 20 urte pasa zituen etxetik kanpo.
Bitartean Penelope, emazte leiala etxean zegoen ehundu eta ehundu.
Greziako emakumeen egoera ez da batere erakargarria. 13/15 urterekin 30 baino zituzten gizonekin ezkondu behar ziren, ezkontza aitak erabakitzen zuen eta horren ondoren espero zen etxean, hobeto esan ginozeo deitzen den etxeko zatian, geratzea ehuntzen, etxea gobernatzen, umeak hazi baino ez hezi horretarako bururik ez eta, eta sexu kontutan oso ondo ez pasatzea. %10 gutxi gorabehera erditzean hiltzen ziren, eta bizirik irauten zutenak alargunduz gero berriro ezkondu behar ziren, ahal batzen zenduaren senide baterekin. Ez zuten inolako eskubiderik, ezin zuten ezta bere iritzia eman ume jaio berriak etxerako egin edo kalean utzi, hori aitak erabakitzen zuen.
Eta hora hemen gure Penelope, emakume gaztea, seme ttikiarekin eta bizi-alarguna ehundu eta ehundu. Gizona faltan, etxea ezik haren ondareak gobernatzea behartua, eta, batzuk diote, Laertes, Ulisesen aita eta erregeordea hura kanpoan egon bitartean, aholkatzera (Laertes nahiko zaharra zen eta erabakiak ez ziren beti onenak).
20 urtez Penelope bere buruaren jabe izan zen, emakume autonomoa aginduko zion gizonik gabe, senarrarik ez, semea txikiegia zen, aitaberra zaharregia eta kanpotarrak, kanpotarrak!
Baino historia hau ondo bukatzen omen da, 20 urte ondoren nor azalduko eta? Ulises! Jaun eta jabe harroxkoa!
Ez dago zalantzarik Ulises itzuli zen gauan Penelopek negar ezin zuela. Homerok dio senar zangarraren itzuleraren pozez, ni ez nago ziur, ez ote zuen negar egin galdutako autonomiaren miraz?

Aitor C.: Historiak eta feminismoak irakasten diguten bezala, emakumeak aske izateko modu bakarra haien bizitza kontrolatzeko desioa duten gizonen absentzia da. Silvia Federicik idatzi bezala, sorgin-ehizaren biktima nagusiak alargunak izan ziren, hain zuzen ere gizon baten menpe ez zeudelako eta, emakumez emakume mendeetan zehar pasatako ezagutzekin, haien ugaltasuna kontrolatzeko baliabideak zituztelako.
ResponderEliminarPenelopek ez zuen izerkaria egunero ehundu eta galkatu Odiseo bere bizitzako gizon bakarra zelako. Penelopek askatasuna berreskuratu zuen, boterea lortu, eta berarentzat mantendu nahi zituen. Eta Odiseak esaten ez badu ere, argi dago emakume boteretsu bat ez dela 20 urtez sexu-harremanik gabe egongo.
Azken puntuari dagokionez, alde batetik Itaka gizarte esklabista zen, bestetik nahiz eta askotan esaten zaigun Greziako homesexualitatea asko eta sakon aztertu dela, gizoen arteko homosexualiatateaz izan dira ikerketak. Emakumeei dagokionez Safo, bere lagunak eta "pare usted de contar". Gogoratu zer dion eliza katolikoak "en caso de necesidad cualquiera puede bautizar". Ez dut uste Peneloperen arazorik larriena sexua izangi zenik.
Eliminar