miércoles, 4 de febrero de 2026

Javier Ciga margolaria



 

1877ean Iruñean jaioa eta hiri berean zendua 1960ean.

Iruñeko “Escuela de Artes y Oficios”en egin zituen bere lehen ikasketak. Hiru urtez jarraian lortu zuen San Ferminetako kartel lehiaketa irabaztea. Gero Madrilen, RABASF, non urrezko domina lortu zuen eta Parisen jarraitu zituen bere ikasketak. Parisen zegoelarik 1914ean bere lanetako bat, Elizondoko Azoka, “Grand Salon de Paris et l’exposition au printemps” erakusketan zintzilikatu zen. Urte berean egun Nafarroko Museoan dagoen Navarro Villosladaren Amaia eleberrian oinarritzen den margolan saila hasi zuen (1918ean amaitu zuena)  eta IGM hasi zela eta Iruñera itzuli zen non arte eskola bat zabaldu zuen. Akademiak 1956 arte jarraitu zuen, kartzelan egondako 17 hilabeteak ezik.

Ideologia aldetik katoliko bete-betea zen eta euskal nazionalista, EAJko partaidea izanik Iruñeako zinegotzia ere izan zen. Euskara eta euskaren aldeko borrokalaria ere. Gerra ondoren 1938ean atxilotua izan zen mugalari izatea leporatuta. 17 hilabete egon zen kartzelan non tratu txarrak jasan zituen.

Margolari gisa hiru motako lanak bereiztu ditzakegu: erretratuak, ez soilik pertsona ospetsuenak (Kanpion) baizik eta herri pertsonaienak (La Manola); erlijioa (San Miguel In Excelsis) eta mitiko-historikoa (Amaiarenak); eta margo kostunbristak, batez ere Baztan aldekoak, errealismo handikoak baino zeinetan herriko jendea duintasun handiz margotua da. Teknika aldetik oso marrazkilari ona da, bai arkatzarekin bai ikatz-ziriarekin, eta margolari trebea ere, akuarela eta bereziki olea erabiltzen duelarik. Bere margo lanak Parisen ikasitako teknika inpresionista eta post-inpresionistaz eginak daude pigmentu oso enpastatua pintzel lodiaz eta espatulaz banatzen duelarik.

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario

Javier Ciga margolaria

  1877ean Iruñean jaioa eta hiri berean zendua 1960ean. Iruñeko “Escuela de Artes y Oficios”en egin zituen bere lehen ikasketak. Hiru ur...