Folklorismoa.
Nazionalismoaren nor gara gu? Zer gara gu? Ez zen bideratu soilik haize-metal zaratatsuko 4 orduko opera, nobela historiko mardul (Rob Roy, Wilhem Tell, Arkoko Joana, Don Garcia de Almoravid …) edo gatazka historikoak errepikatzen zituzten margolan ikusgarrien bidez soilik.
Egile asko izango dira gure izaera eta nortasun berezia adierazteko lan arinagotara joko dutenak, opereta eta zarzuela dibertigarriak, eleberri ohitura-folklorikoak (Ramuntcho, Currito de la Cruz, Heidi…) eta margolan txiki eta alaien bidez. Euskal Herrian bereziki loratu zen arte mota hau, Arrue Anaiak, Zubiaurre anaiek, Anselmo Guinea, Guiard…
Musika herrikoian oinarritutako opera eredu duzue Prodanà nevèta (saldutako andregaia).
Hona hemen Jose Arrueren “Erromaria” izeneko irurietako bat. Ondo begiratzen baduzue konturatuko zarete garai hartan gizonak zirela “gure izaerari eta ohiturei dagokion bezala” jantzita daudenak eta neskak, aldiz, moda berrira jantzita daudenak.
Aste honetan ez dizuet galderarik egingo baino hemendik igarotzen zaretenak utzi iezadazue gaiari buruzko zuen iritzia.


No hay comentarios:
Publicar un comentario