lunes, 19 de enero de 2026

Sufragioa eta deabrukumeak

 

1848 urtean Seneca Falls deritzan lekuan hainbat emakume elkartu eta izen bera duen adierazpena aldarrikatu zuten. Adierazpen honetan lehen aldiz emakumeen sufragioaz hitz egiten zen; egia esan emakume hauek orokorrean nahiko kontserbadore, klasista eta arrazista ziren, ez zuten sufragio orokorra erreibindikatzen , beraiek oso gustura zeuden errolda hauteskundeekin, lege aldaketa eskatzen zuten besterik gabe, bozka eskubidea kultura (eta arrazaren) parekoa izatea, hau da beraiek, emakume kultuak bozkatu baino bere morroi (gizon izan arren) eta mirabeak, ez. Hala eta guztiz sufragismoaren bidean lehen pausua izan zen. Laster hedatu zen mundu osora eskaera eta aitzindariak nahi ala ez emakume guztion eskubidea aldarrikatu zen.

Urte berean Londresen “Rafaelen aurreko anaitasuna” sortu zen. Partaideak artistak ziren, gehienbat margolariak. Bere ustetan Rafael Sanzioren ondoren, eta honen erruz, arteak okerreko bidea hartu zuen eta aurreko benetako artera itzul behar zen. Arrakasta handia izan zuten emakume historiko-mitologikoen erretratuekin. Hona hemen batzuk.

 

 

Bateren batek ez baditu ezagutzen:

1-     Lilith, lehen emakumea. Jainkoak infernura bidali zuen Adan “jaun eta jabe” joera hartu zuenean antzarak ferratzera bidali zuelako.

2-     Circe, Odiseako sorgina. Gizonak zerri bihurtzen zituen.

3-     Pandora, min eta zorigaiztoen kutxa ireki zuena.

4-     Medea, maite zuen gizonagatik, Jason, aita traizionatu zuen. Gero Jasonek status hobeagoa zuen emakume batekin alde egin zuenean semeak eta bere burua hil zituen. Grekoek historia hau kontatzerakoan beti Jasonen semeak hil zituela esaten zuten, agidanez erditu izanak ez zituen bereak egiten.

5-     Nimué: Merlin aztia liluratu zuen bere jakinduria irakasteko eta gero haitz batean hetsi zuen betirako.

6-     Helena. Troyako gerraren eta hiriaren galeraren erruduna, bera bakarrik Parisek ez zuen ezer ikusirik horrekin, of course.

Aspaldian hemendik pasatzen zaretenei ez dizuet ezer galdetu baino gaur bai: zuek uste emakumeak bere eskubidetako bat eskatzerakoan bat-batean “la mala es ella” arte guztia hau sortzea kasualitate hutsa dela?


lunes, 12 de enero de 2026

Historiaurrea eta osaba Sem


Hirugarren sarreran aipatu genuen XIX. mendea dela gure sustraien azterketaren mendea. XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendean arkeologiak sekulako gorakada jasango du eta ez soilik han urruti Egipto eta Mesopotamian edo gertuago Grezian edo Turkian baita ere etxean hemen Europako Mendebaldean hasiko gara irudi kolektiboan pertsonaia mitologikoei (basajaunak, laminak, ondinak, maitagarriak…) lotutako lekuak arakatzen ea zer topatzen dugun. 1859ean Pengelly jaunak Brixhamgo leizean egindako indusketa omen da lehena aurrehistoriari lotutakoa  eta hor hasi ginen guztiak gure homoak bilatzen (neanderthalensis eta cromagnonensisekin konformatu behar). Urte berean Darwinek “Espezien jatorria” argitaratu zuen sekulako iskanbila sortuz. Guzti honen ondorioa da osaba Sem baztertzeko balio izan zitzaigula.

 

Nor den osaba Sem? Ba aittattto Jafeten anaia. Arestian esandakoa baino lehen historian atzera egiterakoan Euri-jasa Handiarekin egiten genuen topo. Denok dakigunez, soilik Noe eta bere familia salbatu zirela; haren hiru semeek, Cam, Sem eta Jafettek mundua beraien arte banatu eta bakoitzak norabide bat hartu zuen, Europara Jafett etorri zelarik baino osaba Semen itzala ezin saihestua zen eta europarrak ez gara beti ondo moldatu lehengusu hauekin.

 

Talka honek sortutako zalantzaren zientzia erantzuna garbia, ideologikoa…

 

miércoles, 31 de diciembre de 2025

Bata joan eta bestea etorri

 

 


 

Legearekin kunpli dezagun urte berriaren bezperan

 https://www.youtube.com/watch?v=VZKDGJBWxcU&list=RDVZKDGJBWxcU&start_radio=1

 

Eta 

  https://www.youtube.com/watch?v=F0AaGa6yHb0

lunes, 22 de diciembre de 2025

Harira (II). Amaia




 

3289 urte igaro dira Aitor Kaukasotik iritxi zenetik. Urte guzti hauetan Aitormendin dagoen Aitorretxean premua beti mutila izan da baino orain, hainbeste urte ondoren neskarik besterik ez dira jaio. Leinuaren amaiera da!

Bi dira eta hain zuzen biak Amaia deitzen dira zeren profezia batek dio “Amaiera izango da (h)Asiera”. Zer amaitu? Aitorren leinua eta tribu antolakuntza. Zer hasi? Sasoi berriei egokiagoa den Euskariako Erreinua. Euskaldunak uste dute Amaieraren senarra izango dela lehen erregea, baino berriro bi Amaia ditugu, zein izango da erregina?

Bata zaharrena da, beraz premutasun ohituraz bera izan beharko luke baino erdizka soilik da euskalduna aita bisigotua bait du. Hori bai kristaua da. Bera maite duen mutila eta berak maite duena EZ du errege izan nahi

Beste Amaia zeharo euskalduna baino paganoa, ia euskaldun guztiak kristauak direnean. Honek, aldiz, bi mutil ditu bere inguruan eta biak ala biak errege izan nahi dute

Eta arazoa gutxi ez balitz 711 urtean gertatzen da musulmanak Guadaleten ate joka ari diren bitartean. Presa dago lehenbailehen erregea koroatzeko…

Nor izango ote aukeratua?

Erantzuna hurrengo batean.

Aspaldian ez dizuet musikarik utzi eta hemen duzue izeba Amagoia ilargia gurtzen.

 https://www.youtube.com/watch?v=UOybqKAHhEA&list=PLpY7pMj943fY0vUqn4GIJRCtRaLHILKZa

lunes, 15 de diciembre de 2025

The Paper: Pero ¿Qué festejamos? o ¿A quién?

 

 

Resumen

Desde finales de mayo a finales de septiembre en Euskal Herria celebramos las llamadas fiestas populares y vamos de aquí para allá comiendo y bebiendo en honor de unos seres celestes de los que, en general, poco sabemos.

Laburpena

Maiatzaren hasieratik irailaren amaiera arte Euskal Herrian herri-festak ospatzen ditu eta harat-hunat ibiltzen gara parrandan, jan eta edan, askotan gutxi ezagutzen ditugun pertsonaia zerutiarren ohoretan

Abstract

From the end of May to the end of September in the Basque Country we celebrate the so-called  popular festivals (fiestas) and go from place to place eating and drinking in honor of celestial beings about whom, in general, we know little.

 

Introducción

Entro en clase, 4º de la ESO. SuperNerea y  Nagore a) “Las Frozen” ya se han asentado en primera fila y no porque les interese mi clase sino por todo lo contario, dos mentes científicas como las suyas no se sienten concernidas por nada de lo que yo pueda contar. Si no se dedican a hacer los ejercicios de mates en mis narices es por miedo a la requisa. De hecho, una de las razones de su inquina es que no están seguras de que no haya cumplido con mi amenaza de colgar en el tablón de anuncios de la sala de profes su lista de mejores culos del insti. La lista, con la estoy bastante de acuerdo, resquiat in pacem en mi casillero.

Volvamos al principio, entro y ahí las tengo en primera fila, tiesas, brazos cruzados y mirada displicente. Busco con la mirada a Xabier y Maddi, dos ingenuos que piensan que yo lo sé todo y que haciéndome caso aprenderán mucho. Empiezo:

-        “Las características del arte barroco bla-bla-bla…”

-        “Y entre ellas la atracción por lo feo y lo desagradable. Los pintores barrocos se creen en la obligación de dejar constancia de lo que llamaríamos “fenómenos de feria”, por ejemplo:

Y proyecto una diapositiva de la “mujer barbuda del Spagnoleto”. Surge una voz desde el fondo:

-        “ Pero, Arantxa, eso no es una mujer barbuda”

-        “Ah, no ¿Y qué es?

-        "Un hombre con teta"

-        "No, es una señora que tuvo problemas después de su 4º parto, el niño que tiene en brazos”

-        “Que no, mírale la cara”

-        “Es una campesina pobre del siglo XVII, sin tiempo no dinero para cremas y zarandajas. Es más sabemos quién es, Magdalena Ventura de los Abruzzos”

Aunque como siempre las Frozen no me hacen ni caso o eso fingen pero la Frozen txiki (Nagore) no lo puede evitar:

-        “¿Ésta es la de la última cena?”

“Oh, no”-pienso otra vez han emitido “El código Da Vinci” en alguna tele. Antes intentaba explicarles que esa historia es una estupidez pero ya he desistido, me limito a un:

-        “ La última cena fue en el año 33 y este cuadro es de 1631. Por muy estropeada que esté ¿Tú crees que esta señora tiene 1598 años?”.

-        “Puessss…..”

Super-Nerea ante la tesitura de su acolita tenga que darme la razón en algo decide intervenir y poner las cosas en claro:

-        “Pero, vamos a ver, ¿Las fiestas de Errenteria son por ésta o por la otra?”

Metodología

La metodología usada es la dialéctica, cada uno expone sus opiniones, se permite participar a todos los asistentes y cada uno saca sus conclusiones.

Resultados:

Ninguno, a la clase siguiente “Las Frozen” seguían en su tónica de siempre.

Bibliografía:

Ràfols, J. F. : “Historia del Arte”. Editorial Optima. Barcelona, 2002

Hagen, Rose-Marie & Rainer: “Los secretos de las obras de arte”. Ed Taschen. Barcelona. 2003.

Agradecimientos:

Mi sincero agradecimiento a M.I y S.T sin cuyo interés en tener las cosas claras esta anécdota no hubiera sido posible.

Javier Ciga margolaria

  1877ean Iruñean jaioa eta hiri berean zendua 1960ean. Iruñeko “Escuela de Artes y Oficios”en egin zituen bere lehen ikasketak. Hiru ur...