3289 urte igaro dira Aitor Kaukasotik iritxi zenetik. Urte guzti hauetan Aitormendin dagoen Aitorretxean premua beti mutila izan da baino orain, hainbeste urte ondoren neskarik besterik ez dira jaio. Leinuaren amaiera da!
Bi dira eta hain zuzen biak Amaia deitzen dira zeren profezia batek dio “Amaiera izango da (h)Asiera”. Zer amaitu? Aitorren leinua eta tribu antolakuntza. Zer hasi? Sasoi berriei egokiagoa den Euskariako Erreinua. Euskaldunak uste dute Amaieraren senarra izango dela lehen erregea, baino berriro bi Amaia ditugu, zein izango da erregina?
Bata zaharrena da, beraz premutasun ohituraz bera izan beharko luke baino erdizka soilik da euskalduna aita bisigotua bait du. Hori bai kristaua da. Bera maite duen mutila eta berak maite duena EZ du errege izan nahi
Beste Amaia zeharo euskalduna baino paganoa, ia euskaldun guztiak kristauak direnean. Honek, aldiz, bi mutil ditu bere inguruan eta biak ala biak errege izan nahi dute
Eta arazoa gutxi ez balitz 711 urtean gertatzen da musulmanak Guadaleten ate joka ari diren bitartean. Presa dago lehenbailehen erregea koroatzeko…
Nor izango ote aukeratua?
Erantzuna hurrengo batean.
Aspaldian ez dizuet musikarik utzi eta hemen duzue izeba Amagoia ilargia gurtzen.
https://www.youtube.com/watch?v=UOybqKAHhEA&list=PLpY7pMj943fY0vUqn4GIJRCtRaLHILKZa

No hay comentarios:
Publicar un comentario