1848 urtean Seneca Falls deritzan lekuan hainbat emakume elkartu eta izen bera duen adierazpena aldarrikatu zuten. Adierazpen honetan lehen aldiz emakumeen sufragioaz hitz egiten zen; egia esan emakume hauek orokorrean nahiko kontserbadore, klasista eta arrazista ziren, ez zuten sufragio orokorra erreibindikatzen , beraiek oso gustura zeuden errolda hauteskundeekin, lege aldaketa eskatzen zuten besterik gabe, bozka eskubidea kultura (eta arrazaren) parekoa izatea, hau da beraiek, emakume kultuak bozkatu baino bere morroi (gizon izan arren) eta mirabeak, ez. Hala eta guztiz sufragismoaren bidean lehen pausua izan zen. Laster hedatu zen mundu osora eskaera eta aitzindariak nahi ala ez emakume guztion eskubidea aldarrikatu zen.
Urte berean Londresen “Rafaelen aurreko anaitasuna” sortu zen. Partaideak artistak ziren, gehienbat margolariak. Bere ustetan Rafael Sanzioren ondoren, eta honen erruz, arteak okerreko bidea hartu zuen eta aurreko benetako artera itzul behar zen. Arrakasta handia izan zuten emakume historiko-mitologikoen erretratuekin. Hona hemen batzuk.
Bateren batek ez baditu ezagutzen:
1- Lilith, lehen emakumea. Jainkoak infernura bidali zuen Adan “jaun eta jabe” joera hartu zuenean antzarak ferratzera bidali zuelako.
2- Circe, Odiseako sorgina. Gizonak zerri bihurtzen zituen.
3- Pandora, min eta zorigaiztoen kutxa ireki zuena.
4- Medea, maite zuen gizonagatik, Jason, aita traizionatu zuen. Gero Jasonek status hobeagoa zuen emakume batekin alde egin zuenean semeak eta bere burua hik zituen. Grekoek historia hau kontatzerakoan beti Jasonen semeak hil zituela esaten zuten, agidanez erditu izanak ez zituen bereak egiten.
5- Nimué: Merlin aztia liluratu zuen bere jakinduria irakasteko eta gero haitz batean hetsi zuen betirako.
6- Helena. Troyako gerraren eta hiriaren galeraren erruduna, bera bakarrik Parisek ez zuen ezer ikusirik horrekin, of course.
Aspaldian hemendik pasatzen zaretenei ez dizuet ezer galdetu baino gaur bai: zuek uste emakumeak bere eskubidetako bat eskatzerakoan bat-batean “la mala es ella” arte guztia hau sortzea kasualitate hutsa dela?


No hay comentarios:
Publicar un comentario