lunes, 1 de diciembre de 2025

Etxeak eta altzariak


 

Zalantza barik arkitektura da ingurunearekin lotuta zuzenena duen artea, txorakeria da teilatu laua eta pezozko etxea egitea Austrian edo harlandutako jauregi bat Japonian. Hala eta guztiz ere lantzen ari garen gure nortasunaren araketa honetan ez zen kontuan hartua izan oso berandu arte, XIX. mendaren amaiera eta XX. mendearen hasiera arte. Ez eraikuntzak ez barruko altzariak. Industrializazio eta batez ere I M.G. ostean hirietan langileentzat solairuz-soliaru salduko ziren oso antzeko etxeak eraikitzeak bultzatu zituen hainbat arkitekto “gure betiko etxeak” aztertzea eta batzuetan antzeko eraikuntza berriak diseinatzera.

Eta horrela sortu ziren “neo” aurrezkiez ezagutzen ditugun estiloak: neogotikoa (Alemania), neobarrokoa (Frantzia), neomudejar (Espainia) eta abar. Moda hau altzairuetara ere hedatu zen.

Eraikuntza berri hauen sustatzaileak arkitekto bat ordaintzeko hainbeste diru zutenak izan ziren, burgesak eta estatua. Horrela espainiar estatuan posta eta telegrafo egoitzak inguruko betiko etxeetan oinarritu behar ziren, baita ere tren geltokiak.

 



Adibide argia dugu Azpeitian non geltokiak Enparan dorretxea omendu nahi duen.


 

Gehienetan (ia beti) eraikuntza hauek soilik kanpotik zuten garai batekoen itxura, aipatu den bezala enkargatzaileak burgesak eta estatua ziren eta etxeak barrutik funtzionalak (PTTak) edo/eta erasoak izan behar zuten eta betiko altzariak ez ziren beti oso erosoak  beraz nortasun adierazpena apainduretara mugatu zen: Euskal Herrian lauburuak eta eguzki loreak, Alemanian artzak eta arranoak, Frantzian hanka mehe torneatutako mahai eta aulkiak….


 

Euskal Herriari dagokionez gure altzaririk bereziena, xixilua (aulkia, mahia eta oilategia dena batera) baztertu eta oraindik mantentzen den kutxafilia sortu zen. 


 

 

sábado, 22 de noviembre de 2025

Folklorismoa


 

Nazionalismoaren nor gara gu? Zer gara gu? Ez zen bideratu soilik haize-metal zaratatsuko 4 orduko opera, nobela historiko mardul (Rob Roy, Wilhem Tell, Arkoko Joana, Don Garcia de Almoravid …) edo gatazka historikoak errepikatzen zituzten margolan ikusgarrien bidez soilik.

Egile asko izango dira gure izaera eta nortasun berezia adierazteko lan arinagotara joko dutenak, opereta eta zarzuela dibertigarriak, eleberri ohitura-folklorikoak (Ramuntcho, Currito de la Cruz, Heidi…) eta margolan txiki eta alaien bidez. Euskal Herrian bereziki loratu zen arte mota hau, Arrue Anaiak, Zubiaurre anaiek, Anselmo Guinea, Guiard…

Musika herrikoian oinarritutako opera eredu duzue Prodanà nevèta (saldutako andregaia). 

Smetana 

Hona hemen Jose Arrueren “Erromaria” izeneko irurietako bat. Ondo begiratzen baduzue konturatuko zarete garai hartan gizonak zirela “gure izaerari eta ohiturei dagokion bezala” jantzita daudenak eta neskak,  aldiz, moda berrira jantzita daudenak.


 

Aste honetan ez dizuet galderarik egingo baino hemendik igarotzen zaretenak utzi iezadazue  gaiari buruzko zuen iritzia.

lunes, 17 de noviembre de 2025

Hasteko zerbait erraza

 

 

 

 


Hasteko zerbait ezaguna.

Aurreko asteko galderaren erantzuna BAI da zalantzarik gabe eta hasiko gara bi musikagile ospetsu eta nazionalista sutsuekin: Richard  Wagner eta Guiseppe Verdi.

Wagnerri buruz ez dago inolako zalantzarik, bere lanetan eta batez ere bere operetan bere helburua germaniar kulturaren nortasun eta berezitasuna goraipatzea izan zen.

Hemen duzue esteka zenbait kritikalariek bere lan germaniarrena deitu dutena ikusteko. Behar bada alemaniarrena deitzen dute azken hiru minutuetako panegirikoagatik.

Adi 

Verdiren kasuan, eta aldera batera utzirik Giovine Italia taldearen “Gora V.E.R.D.I” oihua (Vittorio Emanuele re d´Italia) agian uste duzue bere lanetan ez dela hain nabaria bere ideologia baino hemen uzten dizuet beste esteka urte askotan italiar nazionalismoaren ereserkia izan zen kantarekin.

Ereserkia 

Asteko galdera: Nor da Verdiren Nabucodonosor?

Javier Ciga margolaria

  1877ean Iruñean jaioa eta hiri berean zendua 1960ean. Iruñeko “Escuela de Artes y Oficios”en egin zituen bere lehen ikasketak. Hiru ur...