sábado, 22 de noviembre de 2025


 

Folklorismoa.

Nazionalismoaren nor gara gu? Zer gara gu? Ez zen bideratu soilik haize-metal zaratatsuko 4 orduko opera, nobela historiko mardul (Rob Roy, Wilhem Tell, Arkoko Joana, Don Garcia de Almoravid …) edo gatazka historikoak errepikatzen zituzten margolan ikusgarrien bidez soilik.

Egile asko izango dira gure izaera eta nortasun berezia adierazteko lan arinagotara joko dutenak, opereta eta zarzuela dibertigarriak, eleberri ohitura-folklorikoak (Ramuntcho, Currito de la Cruz, Heidi…) eta margolan txiki eta alaien bidez. Euskal Herrian bereziki loratu zen arte mota hau, Arrue Anaiak, Zubiaurre anaiek, Anselmo Guinea, Guiard…

Musika herrikoian oinarritutako opera eredu duzue Prodanà nevèta (saldutako andregaia). 

Smetana 

Hona hemen Jose Arrueren “Erromaria” izeneko irurietako bat. Ondo begiratzen baduzue konturatuko zarete garai hartan gizonak zirela “gure izaerari eta ohiturei dagokion bezala” jantzita daudenak eta neskak,  aldiz, moda berrira jantzita daudenak.


 

Aste honetan ez dizuet galderarik egingo baino hemendik igarotzen zaretenak utzi iezadazue  gaiari buruzko zuen iritzia.

lunes, 17 de noviembre de 2025

 

 

 

 


Hasteko zerbait ezaguna.

Aurreko asteko galderaren erantzuna BAI da zalantzarik gabe eta hasiko gara bi musikagile ospetsu eta nazionalista sutsuekin: Richard  Wagner eta Guiseppe Verdi.

Wagnerri buruz ez dago inolako zalantzarik, bere lanetan eta batez ere bere operetan bere helburua germaniar kulturaren nortasun eta berezitasuna goraipatzea izan zen.

Hemen duzue esteka zenbait kritikalariek bere lan germaniarrena deitu dutena ikusteko. Behar bada alemaniarrena deitzen dute azken hiru minutuetako panegirikoagatik.

Adi 

Verdiren kasuan, eta aldera batera utzirik Giovine Italia taldearen “Gora V.E.R.D.I” oihua (Vittorio Emanuele re d´Italia) agian uste duzue bere lanetan ez dela hain nabaria bere ideologia baino hemen uzten dizuet beste esteka urte askotan italiar nazionalismoaren ereserkia izan zen kantarekin.

Ereserkia 

Asteko galdera: Nor da Verdiren Nabucodonosor?

jueves, 6 de noviembre de 2025


Egun on eta ongietorriak blog honetatik igarotzen zareten guztiak.

 Nire izena Arantza da. 38 urtez historiako irakaslea izan naiz irakaskuntza ertainean. Irakaskuntza publikoa, of course. Naranjitoren urtean lizentziatu nintzen eta jubilatu ondoren erabaki dut badudala garaia unibertsitatean atzera utzitako lanak amaitzeko. Eskatu didate nire tesiaren gaia galdera batean laburtzeko.

Hona hemen: “Nazionalismoak, guztiak, bai zentripetuak bai zentrifugoak, arteaz baliatu al dira bere ideologia sustatu eta hedatzeko?

  Folklorismoa. Nazionalismoaren nor gara gu? Zer gara gu? Ez zen bideratu soilik haize-metal zaratatsuko 4 orduko opera, nobela histori...